Gure historia eta proiektu honen zergatia
- Nakama
- Apr 11
- 2 min read
Kaixo, bidaiariak!!
Ongi etorri gure mundu txikira. Ainhoa eta Maider gara, elkarrekin bidaiatzeko grina duten bi lagun. Esperientzia berriak topera bizitzea maite dugu, aldi berean zentzudunak eta antolatuak izanik.
Ertameriketatik bidaiatzeko hartu genuen urte sabatikoan jakin genuen bidaiatzea zer den guretzat. Gure bidaia bizitzeko modu batean bihurtu genuen, abenturak eskaintzen zigun aukera bakoitza aprobetxatuz eta irakaskuntza bihurtuz.
Latinoamerikan egin genuen urtebeteko bidaiaz gehiago jakiteko klikatu hemen.
Aurkikuntza eta abentura urte horrek ekarri gaitu hona, Nakama sortzera. Ilusioz beteriko proiektu bat, gure pasioa esperientziak, abentura berriak eta lehen aldiak bizitzera ausartzen den jendearekin konpartitzea helburu duena. Gure bidaietan beti dago trebetasun berriak deskubritzeko aukera: denetan izena ematen dugun horietakoak gara, ezertan adituak izan gabe.
Gure kabuz bidaiatzen dugunean bidaia hauek antolatzen saiatzen gara, baina, aldi berean, denborak, bidaietan ezagutzen dugun jendeak edo bidean aurkitzen dugun magiak sortzen du gure ibilbidea. Gure intuizioaz fidatzen gara, eta, egia esan, bidaiei dagokienez, ez digu inoiz hutsik egin.
Bidaiatzen dugunean, denbora batez tokietan geratzea eta bertakoak ezagutzea gustatzen zaigu, eta horrela gure "konfiantzazko lekuak" sortzen joatea: inguruko fruta-denda, okindegia... etxean bezala sentitzea.
Badakigu 12 eguneko bidaia batean ezinezkoa dela sare bat sortzea eta jendea ezagutzea, baina bertakoekin ahalik eta gehien konektatzen saiatzen gara.
Ez gara oso leku turistikoetan egoten, benetako esperientziak bilatzen ditugu, non gure oinarrizko beharrak asetuta dauden, baina luxu handirik espero gabe. Gainera, leku guztietan gertatzen dira ezustekoak eta lekuaren arabera sarriago; beraz, batzuetan, elektrizitatea eta, ziurrenik, ur beroa alde batera utzi beharko ditugu. Baina datorrena onartzen dugu, eta abenturarekin jarraitzen dugu.
Nakamarekin bidaiatzea zure lagunekin bidaiatzea da, abentura bat, lehen aldietako esperientzia, zure trebetasun berriak deskubritzeko uneak... Bideaz modu aktiboan gozatzea da, aparteko trebetasunik izan gabe, baina gogoz eta energiaz betetako izaera bat erakutsiz.
Ez gara ezertan adituak, baina erronka berriak gustatzen zaizkigu, eta joaten garen tokian surfa egiteko leku ona bada, eta inoiz ez badugu probatu, ohol bat hartu eta... uretara! Ziurrenik ez gara surfeko profesionalak izango, baina bizitzen dugun momentu gozo hori guretzat gordetzen dugu. Hori da Nakama. Barreak, esperientzia berriak eta gozamena.
Ezustekoetara egokitzen den pertsona bazara, abenturak hunkitu eta esperientzia eraldatzaile bat bizi nahi baduzu... Ongi etorri, zu ere Nakama zara.
Nakamaren esentzia guztia jasotzen duen Manifestu bat sortu dugu, gure filosofia eta mugitzen gaituen hori azaltzen duena.
Ezagutu nahi baduzu, hemen kontsulta dezakezu.
Zuretzat antolatu ditugun abenturak ezagutzu nahiko zenituzke? Kontsulta itzazu hemen gure hurrengo talde-bidaiak.
Zure zain gaude!
Ainhoa eta Maider
Comments