top of page

NORTZUK GARA

Esperientzia bereziak taldean bizitzeko bidaiak

Bat egin gure Latinoamerikako talde-abenturekin!

IMG-20210920-WA0005.jpg
IMG-20220214-WA0063(1).jpg

Gure leloa
"Dibertigarria ez bada, ez da guretzat"

Pertsonekin eta lekuekin sortzen den konexioan sinesten dugu

Helmuga bat baino gehiago bilatzen duten bidaiarientzako komunitatea gara.

Gure abenturakideak familiakide bihurtzen dira

Zergatik bidaiatu gurekin?

Maider eta Ainhoa gara, elkarrekin bidaiatzea da gure pasioa eta pasio hori gure bizitzeko moduan bihurtu nahi dugu.

 

Ertamerikatik bidaiatzeko hartu genuen urte sabatiko batean, bidaiatzea toki berriak ezagutzea baino gehiago zela ikusi genuen; guretzat, bidaiatzea,  lekua berriak bizitzea da, hauek habitatzea, esperientzia bakoitzetik ikasiz eta abentura berriak bizitzera ausartuz. 

Horrela sortu zen Nakama: gauza berriak lehen aldiz bizitzeko beldurrik ez duten bidaiari abenturazaleei zuzendutako proiektua.

Deskubritu proiektu hau nola sortu zen gure Blogean.

IMG-20220109-WA0054(2).jpg
Group 140.png

Gogoz, bihotzez eta lagunartean

Oihana eta ozeanoaren arteko bizitza basatia

Munduko hainbat herrialdetan ibili gara, baina, zalantzarik gabe, Latinoamerikako herrialdeak dira gehien hunkitzen gaituztenak.

 

Gure bidaietan beti dago trebetasun berriak deskubritzeko aukera: plan berriei baietz esaten diegun horietakoak gara, gauza berriak probatzea gustatzen zaigu, nahiz eta trebeak ez izan.

 

Edonor izan daiteke Nakama, guztiontzat dago lekua. Gurekin modu berri batean bidaiatuko duzu, bidean zehar ezagutuko dituzun gauza berriak ilusioz biziko dituzu eta esperientzia bere osotasunean biziko duzu zure taldearen konpainian. 

 

Nakama esperientzia eta abentura berriak bizitzera ausartzen den jendearekin bidaiak konpartitzeko ilusiotik hasi dugun proiektua da, bizitzako lehen aldi horiek elkarrekin bizitzea nahi duten horiei zuzendua. 

Kultura eta pertsonak konektatzen dituen bidaia taldea gara

Taldean bidaiatzen dugu, modu erraz eta hurbilean lekuak aurkitzen gozatzen duten pertsonekin bidea partekatzeko. Ibilbide bakoitza herrialdea egunerokotasunetik, gizatasunetik eta bat-batekotasunetik bizitzeko sortzen da.

1. Bidezidor eta ibilaldi leunak.
2. Tokiko tailerrak eta ekintzak.
3. Deskantsatzeko denbora librea.
4. Hondartza, erreka eta leku lasaiak.
5. Bertako sukaldaritza eta merkatuak.
6. Herriko ibilaldiak.
7. Esploratzeko denbora librea.

Ertamerikara egindako bidaia argazkitan

Ez gara bidaia agentzia bat, esperientzia diseinatzaileak gara

Nakama: The Travel Makers-en ez dugu pakete itxirik saltzen, ezta agentzia tradizional gisa jarduten ere. Bidaien diseinuan adituak gara eta bidaiaren plangintza, aholkularitza eta koordinazio zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Tokiko hornitzaile eta agentziekin batera lan egiten dugu benetako esperientzia jasangarriak eta kalitatezkoak bermatzeko.

Guk diseinatutako bidaia bat erreserbatzen duzunean, tokiko hornitzaileei zuzenean egiten zaizkie ordainketak, horrela helmugako ekonomiari lagunduz eta eragin positiboa bermatuz.

Herrialdea bizitzeko eta gozatzeko ibilbideak Latinoamerikan zehar

Ertamerikako natural, erritmo biziak eta egunerokoak txundituta uzten zaitu. Taldean bidaiatzean tokirik berezienak aurkitu ahal izango dituzu, dena antolatuta. 

Erritmoa jaisten laguntzen dizuten paisaia tropikalak eta klima epela.

Historiaz betetako hiriak, turismotik urrun. 

Barrutik bizitzen diren musika, ohitura eta kultura biziak.

Ondo aukeratutako ibilbide seguruak, uneoro lasaitasuan senti ezazun

Turismotik urruntzen eta energia antzekoa duten pertsonekin partekatzen diren esperientziak,

Herrialdea bizitzeko eta gozatzeko ibilbideak Latinoamerikan zehar

Ertamerikako natural, erritmo biziak eta egunerokoak txundituta uzten zaitu. Taldean bidaiatzean tokirik berezienak aurkitu ahal izango dituzu, dena antolatuta. 

1. Erritmoa jaisten laguntzen dizuten paisaia tropikalak eta klima epela.

2. Historiaz betetako hiriak, turismotik urrun. 

3. Barrutik bizitzen diren musika, ohitura eta kultura biziak.

4. Ondo aukeratutako ibilbide seguruak, uneoro lasaitasuan senti ezazun

5. Turismotik urruntzen eta energia antzekoa duten pertsonekin partekatzen diren esperientziak,

bottom of page