top of page

PANAMA

Benetako esperientziak bizitzeko talde bidaiak Panamara

Ausartu zaitez gutxi esploratutako herrialde Latinoamerikar honetan murgiltzera… oihan batean inoiz lo egin ez baduzu edo urpekaritza probatu ez baduzu ere.

12 egun / 11 gau

UDA: 2026ko uztailaren 25etik abuztuaren 5era - Azken plaza 1

GABONAK: 2026ko abenduaren 26tik 2027ko urtarrilaren 6ra - Izen-ematea zabalik

avistamiento ballenas panama
expedición selva panama
casco antiguo ciudad de panama
aprendiendo a hacer surf en panama

Bidaia honen osagaiak

Talde txikiak

Zure familia berria

Talde txikian bidaiatzerakoan bidaiarien arteko konexioa handiagoa dela uste dugu, eta oso azkar sentitzen zara Nakama familia berriaren parte. Horregatik, taldea gehienez 10 bidaiarikoa izango da. 

surfa santa catalina panama
calles
selva portobelo panama

Abentura eta Kirolak

Inoiz lo egin al duzu oihanean?

Karibeko aldean, herrialdearen iparraldean, oihanean sartu eta bertan gaua pasatzeko aukera izango dugu, bertan bizi diren izaki guztiez inguratuta (lasai, dena kontrolpean dago).  Ozeano pazifikoak surf taula baten gainean jolasteko olatuak eta bizitzaz betetako itsasoa eskainiko dizkigu, urpekaritza egiten dugun bitartean deskubrituko duguna ( ziurtagiridun urpekaria izan edo ez). 

20250801_122729.jpg
surfa santa catalina panama
calles
selva portobelo panama

Eragin positiboa

Modu jasangarriago batean bidaiatzea nahi?

Nakamako bidaiarientzako benetako esperientziak eskainiz eta tokiko komunitateei benetako onurak emanez konektatzen duen turismo batean sinesten dugu. Horregatik, gure bidaietan izena emanez, zure helmugan ezagutuko dituzun tokiko proiektu eta elkarteekin lankidetzan ari zara.

surfa santa catalina panama
calles
surfa santa catalina panama

Kultura eta Gastronomia

Bertako janaria eta danborren hotsa

Herrialdearen eskaintza gastronomikoaz gozatuko dugu, bidaia honetarako aukeratutako leku bereziak bisitatuz eta bertako janari afrokaribearra dastatuz. Kongo kulturan murgilduko gara eta leku historikoak bisitatuko ditugu. 

baile congo portobelo panama

Natura

Oihana eta ozeanoaren arteko bizitza basatia

Panamak babestutako eta esploratu gabeko leku asko erakutsiko dizkigu, eta naturaren magia guzti hori naturan adituak diren giden laguntzarekin ezagutu ahal izango dugu. 

iguana panama

Ez da beharrezkoa urpekaritza ziurtagiria izatea bidaia honetan bat egiteko

Bidaian sartzen dena

Bidaian sartzen ez dena

Bidaiako ostatu guztiak

2 egun eta gau 1 gida naturalista batekin

4 gosari, bazkari 1 eta afari 1

Afrokaribear esperientzia gastronomikoa

Tour historikoa bertako gidarekin

Itsasontzian txangoa Karibean zehar

2 urpekaritza inmersio

Helmugako herrialdeko komunitateko proiektu bati laguntzea

Surf ikastaroa

Esperientziaren argazki eta bideoak

Bidaiari buruzko gida informazio zehatzarekin

Bidaiaren diseinu eta koordinazio zerbitzua

Garraio pribatu eta publikoak (hirian zehar egingo ditugun bidaia laburrak izan ezik)

Ongi etorri Kit-a

Hegaldiak helmugara

Bidaia asegurua (derrigorrezkoa)

Aurreko atalean aipatu ez diren jatorduak

Hiriko bidaia laburrak

Propinak

Zehaztu gabeko bestelako zerbitzuak

Utz iezaguzu zure emaila eta bidaiaren xehetasun guztiak
bidaliko dizkizugu

¿Qué viaje te interesa?
Panamá Verano
Colombia
Baja California Sur
Panamá Navidad
Panamá Kite Experience

Gure bidaiariek diotena

DSC00010.JPG

Rita

"Esperientzia honetan gehien gustatu zitzaidana zuen energia ona izan zen, benetakoak eta bertakoak (eta ez hain turistikoak) diren esperientziak ezagutzeko aukera, eta erosotasun eremutik irten eta gauza berriak probatzera behartzen zaituzten jarduera anitzak. Ridikuloa egin genuen, eta baita geure buruez barre ere."

DSC00471 (1).jpg

Jon

"Oso gomendagarria atzerrira bidaiatzeko lehen urratsa emateko. Niretzat pertsonalki abentura oso aberasgarria izan da... Lehen aldi asko partekatu ditut ezezagunekin, eta azkenean lagun min bihurtu dira. Berriro egingo nuke; esperientzia zirraragarria izan da."

DSC00019.JPG

Nerea

"Ainhoa eta Maider oso ulerkorrak izan dira pertsona bakoitzaren behar eta lehentasunekin, aurreikusi gabeko gertaerak konpontzen lagunduz eta erritmo desberdinetara egokituz. Nakamak parte-hartzea eta talde-espiritua sustatzen ditu, giro atsegin eta kolaboratiboa sortuz."

20260405_120901.jpg

Ainara

"Bidaia hitzak bere zentzurik zabalena hartu du. Nakamarekin, familian sentitu naiz, dibertitu egin gara eta ondo antolatutako eta bere neurrian egindako hainbat jardueraz gozatu dugu. Eskerrik asko, neskak, hain giro beroa sortu eta dena hain erraz egiteagatik."

DSC03756.JPG

Arantza

"Inoiz ez dut horrela bidaiatu, eta egia esan, ikaragarria izan da! Hasieratik lortzen dute espazio super seguru bat sortzea, non norbera den bezalakoa izateko erabat askea den, epaiketetatik kanpo. Antolaketa ikaragarria; plan desberdinak, alternatiboak, malguak, dibertigarriak,... Mila esker esperientzia berezi hau egiteagatik!."

DSC03674.JPG

Sarah

"Izugarria izan zen!

 

Maiderrek eta Ainhoak bazkaltzeko toki zoragarriak eta topaketa zoragarriak antolatu zituzten; taldea bikaina izan zen. Pertsona zoragarriak dira, nire bidaia ahaztezina bihurtu zutenak! %10000an gomendatzen ditut!"

Nik ere joan nahi dut!

Nola egin bat zuen bidaiarekin?

Antolatutako talde bidaien abantailak

Bizi ezazu gure Panamara bidaiaren esperientzia herrialdearen esentzia ezagutzeko

Panamako kanala nabigatzea

Alde zaharretik tour-a

Oihan eta parke naturaletatik ibilaldia

Fauna eta bioaniztasunaren behaketa

Karibeko hondartzetan erlaxatzea

Panamako gastronomia tradizionala

Ekintza kulturalak

Panamak oihana, hondartzak, kultura modernoa eta bioaniztasuna konbinatzen ditu. Esperientzia bakoitza natura, abentura eta une errepikaezinak bilatzen duten bidaiarientzat egina dago. 

Bizi ezazu gure Panamara bidaiaren esperientzia herrialdearen esentzia ezagutzeko

Panamak oihanak, hondartzak, kultura modernoa eta bioaniztasuna eskaintzen ditu. Natura, abentura eta momentu bereziak bilatzen duten bidaiarientzat prestatutako bidaia.

 

Natura ikusgarria eta bertako esentzian murgiltzen  den esperientzia

Panamak kultura, bioaniztasuna eta hondartza basatiak eskaintzen ditu. 

 

1. Oihan tropikala eta bertako bioaniztasunean murgiltzea

2. Jenderik gabeko Karibeko hondartzak

3. Kultura afrokaribearra

4. Bertako hornitzaileekin egindako ekintza autentikoak

5. Antolamendua eta segurtasuna

Natura ikusgarria eta bertako esentzian murgiltzen  den esperientzia

Panamak kultura, bioaniztasuna eta hondartza basatiak eskaintzen ditu. 

Oihan tropikala eta bertako bioaniztasunean murgiltzea

Jenderik gabeko Karibeko hondartzak

Kultura afrokaribearra

Bertako hornitzaileekin egindako ekintza autentikoak

Antolamendua eta segurtasuna

"Oso gomendagarria atzerrira bidaiatzeko lehen urratsa emateko."

"Niretzat pertsonalki abentura oso aberasgarria izan da... Lehen aldi asko partekatu ditut ezezagunekin, eta azkenean lagun min bihurtu dira. Berriro egingo nuke; esperientzia zirraragarria izan da."

DSC00471 (1).jpg

Jon

"Nakamak parte-hartzea eta talde-espiritua sustatzen ditu, giro atsegin eta kolaboratiboa sortuz."

Ainhoa eta Maider oso ulerkorrak izan dira pertsona bakoitzaren behar eta lehentasunekin, aurreikusi gabeko gertaerak konpontzen lagunduz eta erritmo desberdinetara egokituz.

DSC00019.JPG

Nerea

“Lo que mejor ha sido la variedad de actividades que te hacen salir de tu zona de confort”

"Esperientzia honetan gehien gustatu zitzaidana zure energia ona izan zen, benetakoenak eta bertakoenak (eta ez hain turistikoak) diren esperientziak ezagutzeko aukera, eta erosotasun eremutik irten eta gauza berriak probatzera behartzen zaituzten jarduera anitzak.Ridikuloa egin dugu, eta baita geure buruez barre ere.

DSC00010.JPG

Rita

Panama imajinatzen duzuna baino askoz gehiago da!

Bere esentzia ezagutuko duzu

Panama ezaguna egiten zaigu bere kanalagatik, Bocas de Torok duen magia karibearragatik… baina Panama hori baino askoz gehiago da, eta guk erakutsiko dizugu. Ba al zatoz?

Aukeratutako urte sasoia

Gure udarako hilabeteetan Panaman “euri sasoia” bada, zergatik bidaiatzen dugu uztaila eta abuztuan?

Urteko sasoi honetan baleak ikusteko aukera handia dago, izan ere, ekaina eta urria artean itsaso hauetara migratzen dute ugaldu ahal izateko. Ez al da arrazoi nahikoa Panama udaran deskubritzeko?

Panamako kanalean nabigatu

Hirian, UNESCOren gizateriaren ondarea den alde zaharra ezagutuko dugu, merkataritzarako hain garrantzitsua den kanalean zehar nabigatuko dugu eta bertako janari tipikoak dastatuko ditugu. Bazenekien Panama Hiria ofizialki izendatu zela UNESCOren Sormen Hiri gisa gastronomian?

Karibe, karibe

Karibe aldean, ez ditugu ohiko lekuak bisitatuko. Oihanean barneratuko gara eta gaua bertan pasako dugu, naturan aditua den gida batekin eta oihanean bizi diren izakiez inguratuta.

Kongo kultura eta danborrekin hotsekin bibratuko dugu. 

bottom of page