PANAMA KITE EXPERIENCE
Zure lehen Kite esperientzia. Taldean.
Kite surf-a egiten ikastea baino gehiago da.
Leku zoragarri batean egitea da,
egun gutxitan etxe bezala sentitzen den talde txiki batez inguratuta.
Esperientzia paregabea. Plaza oso mugatuak.
* Maila guztiak ongi etorriak dira
2027eko urtarrilaren 9tik 17ra
9 egun / 8 gau




Bidaia honen osagaiak
Kite Surf-a baino gehiago
Kite egiten ikasteko leku asko daude. Baina, hemen bezala inon ez.
Bidaia honetara ez zatoz saioak hartzera bakarrik. Esperientzia oso bat bizitzera zatoz:
-
Zuri egokitua: hasieratik ikasi, hobetu edo praktikatu
-
Prozesua beste pertsona batzuekin partekatzea
-
Itsasoaz, haizeaz eta plan desberdinez gozatzea




Zuri egokitutako Kite surf-a
Maila guztiak ongi etorriak dira
Kite surf-a egiten duzun lehen aldia bada edo nabigatzen badakizu eta hobetu nahi baduzu:
Talde txikietan lan egiten dugu esperientzia benetakoa izan dadin:
-
ikaskuntza progresiboa
-
arreta pertsonalizatua
-
presiorik gabe
Zure lehen aldia bada oinarritik ikasiko duzu, segurtasunarekin, profesional-talde onenarekin.
Nabigatzen badakizu: praktikatzeko, aurrera egiteko eta lekuaz gozatzeko aukera izango duzu.



Denetarik duen lekua
Punta Chame
Punta Chame aukeratu dugu arrazoi hauengatik:
-
haize konstantea
-
jende gutxiko lekuak
-
natura basatia
-
deskonexiorako perfektua
Ikasten zentratu zaitezke... eta gainerako guztitik deskonektatu.

Talde txikiak, esperientzia erreala
Zure familia berria
Gehienez 10 pertsonako talde txikietan egingo den bidaia.
Talde txikietan hobeto ikasten da, taldekideekin hobeto konektatzen duzu eta erosoago senti zaitezke.
Gehiengoa bakarrik dator bidaia honetara, eta horrek erritmoan laguntzen du. Izan ere, kite surf-a abenturaren zati bat baino ez da. Bueltan eramango duzuna uretatik kanpo gertatzen baita. .



Bidaia hau zuretzat da...
Zure familia berria
-
Kite surf-eko oinarri on bat hartu nahi duzu
-
Badakizu nabigatzen baina zure gaitasunak hobetu nahi dituzu
-
Erronka berrien bila zabiltza
-
Zure beharretara egokitzen den esperientzia baten bila ari zara
-
Ez duzu bakarrik bidaiatzea nahi
-
Talde txikiak baloratzen dituzu



Maila guztiak ongi etorriak dira
Bidaian sartzen dena
Bidaian sartzen ez dena
Bidaiako ostatu guztiak
Chagres errekatik tour-a bertako gidarekin
6 gosari, 5 bazkari eta afari 1
Chameko arroiletik ibilaldia
Tour historikoa Panama hirian bertako gidarekin
Otoque irlara irteera itsasontzian
Hasiberrientzat: Kite Surf ikastaroa (6 ordu saio pribatuan praktikatzeko eta 2 ordu taldean teoria ikasteko)
Bidaiari buruzko gida informazio zehatzarekin: klima, motxilaren prestaketa...
Maila ertaina: 3 progresio saio eta 4 kite saio (alokairua + gida)
Esperientziaren argazki eta bideoak
Kite aurreratua: 8 kite saio (alokairua + gida)
Bidaiaren diseinu eta koordinazio zerbitzua helmugan
Helmugako herrialdeko komunitateko proiektu bati laguntzea
Garraio pribatuak (hirian zehar egingo ditugun bidaia laburrak izan ezik)
Ongi etorri Kit-a
Hegaldiak helmugara
Saio gehigarriak edo aurreko atalean aipatu ez den ekipo alokairua
Bidaia aseguru internazionala (derrigorrezkoa)
Aurreko atalean zehaztu ez diren jatorduak
Panama hiriko bidaia laburrak
Propinak
Aurreko atalean aipatu ez den beste gasturen bat
Utz iezaguzu zure emaila eta bidaiaren xehetasun guztiak
bidaliko dizkizugu
Gure bidaiariek diotena
"Oso gomendagarria atzerrira bidaiatzeko lehen urratsa emateko."
"Niretzat pertsonalki abentura oso aberasgarria izan da... Lehen aldi asko partekatu ditut ezezagunekin, eta azkenean lagun min bihurtu dira. Berriro egingo nuke; esperientzia zirraragarria izan da."

Jon
"Nakamak parte-hartzea eta talde-espiritua sustatzen ditu, giro atsegin eta kolaboratiboa sortuz"
Ainhoa eta Maider oso ulerkorrak izan dira pertsona bakoitzaren behar eta lehentasunekin, aurreikusi gabeko gertaerak konpontzen lagunduz eta erritmo desberdinetara egokituz.

Nerea
"Gauzarik onena erosotasun eremutik ateratzera behartzen zaituen jarduera aniztasuna izan da"
"Esperientzia honetan gehien gustatu zitzaidana zuen energia ona izan zen, benetakoak eta bertakoak (eta ez hain turistikoak) diren esperientziak ezagutzeko aukera, eta erosotasun eremutik irten eta gauza berriak probatzera behartzen zaituzten jarduera anitzak. Ridikuloa egin genuen, eta baita geure buruez barre ere.

Rita
Panama imajinatzen duzuna baino askoz gehiago da!
Bere esentzia deskubrituko duzu
Panama Bocas del Toro, bere kanal eta Karibeagatik ezaguna den arren, hori baino gehiago da, eta guk deskubritzen lagunduko dizugu. Ba al zatoz gurekin?
Aukeratutako urte sasoia
Zergatik abuztua? Panaman abuztua urteko garairik hezeena bada ere, ozeano pazifikoan baleak ikusteko garairik onena ere bada.
Panamako kanalean nabigatzea
Gizateriaren Ondarea den Alde Zaharra bisitatuko ditugu, Panamako kanala nabigatuko dugu eta janari panamarra dastatuko dugu. Ba al zenekien Panama hiria ofizialki UNESCOren Sormen Hiri gisa aurkeztu zela gastronomian?
Karibe, Karibe
Karibeko oihanean barneratuko gara naturan aditua den gida batekin eta bertan bizi diren izakiez inguratuta egingo dugu lo. Kongo kultura eta bere danborren hotsekin bibratuko dugu.
























