top of page

NEURRIRA DISEINATUTAKO BIDAIAK

Neurrira egindako bidaiak mundua zure erritmora ezagutzeko

Nakama abenturak bizi nahi dituzu, baina zuk nahi bezala?

Zure bidaia, zure modura. 

Zuretzat bakarrik diseinatua.

iluntzea Las Peñitasen, Nikaragua
Pelikanoa Panamako hondartzan, Pedasí
bananos, platanero panama
hermitaño playa panama

Zu zara zure abenturaren protagonista

Neurrira egindako esperientziak

Zergatik diseinatu zure bidaia gurekin?

  • Bidaia baten ideia duzu, baina ez dakizu nondik hasi?

  • Nahiago duzu zure bikotearekin edo lagunekin bidaiatzea?

  • Zure nahietara egokitutako esperientzia bat bizitzea gustatuko litzaizuke?

  • Bidaiatzea gustatzen zaizu, baina ez planifikatzea?

  • Zure denbora eta aurrekontua optimizatu nahi dituzu?

Baietz erantzun baduzu...

...zuretzat egina dago zerbitzu hau. Norberaren behar eta nahietara egokitutako ibilbideak sortzen ditugu, herrialde bakoitza modu berezi eta erosoan ezagutu dezazun.

Zure abentura, zure arauak!

Panamara bidaia

Abentura honetako protagonista zu zara. Momentu honetan, neurrira egindako esperientziak Panaman sor ditzakegu.

%100 pertsonalizatua

Zure neurrira egindako bidaia diseinatzen dugu, zure estiloa,  gustuak eta erritmoa kontuan izanik. Abenturaren maila zuk zehaztuko duzu, eta gu diseinua eta logistikaz arduratuko gara amesten duzun bidaia hori errealitate bihurtzeko. 

Nola funtzionatzen du?
Pausoz pauso

1

Inprimakia bete

Kontaiguzu zer gustatuko litzaizuken; nolako bidaia nahi duzun, iraupena, aurrekontua eta zuretzat garrantzitsua izan daitekeen guztia. 

2

Zure bidaiaz hitz egin dezagun 

Zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunak doitzeko, zure itxaropenak hobeto ulertzeko eta funtsezko galderak egiteko esperientziarik onena diseinatzeko. Gure zerbitzua nahi duzula erabakiz gero, lehen ordainketa bat egingo duzu, prezioaren % 50ekoa,  eta berehala jarriko gara zure abentura planifikatzen.

3

Zure abentura diseinatzen dugu

Jasotako informazio guztia kontuan izanda, gure proposamena aurkeztuko dizugu formatu digitalean. Horrela, aztertu eta beharrezkoak diren aldaketak egingo dituzu.

4

Azken entrega eta bidaiaren jarraipena

Behin betiko ibilbidea formatu digitalean bidaliko dizugu eguneroko informazio zehatz eta gomendioekin. Bidaiarekin hasi aurretik nahiz bidaian zehar gurekin kontaktatu ahal izango duzu zalantzak argitzeko. 

Neurrira egindako bidaien onurak

Zure neurrira egindako bidaia:

Molde eta ibilbide estandarrik gabe, dena zure lehentasunen arabera diseinatua

Denbora aurreztea

Zure ametsetako bidaia prestatzeko beharrezkoa den informazioa lortzeko inbertituko duzun denbora guztia aurreztuko duzu.

Segurtasuna eta lasaitasuna

Saihestu bidaia honda dezaketen akatsak egiaztatutako gomendioekin.

Tokiko kulturarekin konexioa

Zure esperientzia eraldatuko duten gida eta hornitzaileekin kontaktua

Aurrekontuaren optimizazioa

Gastu guztien berri izango duzu, ezustekorik gabe.

Zurekin eta zure helmugarekin konektatzen duten neurrira egindako bidaiak

Mundua presarik gabe, askatasunez eta plan bereziekin ezagutu ditzazun neurrira egindako bidaiak diseinatzen ditugu. 

Erritmoa, datak eta esperientzia mota aukeratu.

Inspirazio errealarekin aholkatzen dizugu.

Natura, kultura eta atsedena konbinatzen ditugu.

Bidaiarientzat egokitutako ibilbide malguak diseinatzen ditugu.

Bidaia aurretik eta bidaian zehar lagunduko dizugu, hurbileko arretarekin. 

Neurrira egindako bidaia autentikoak Panaman

Panamako energia, kultura eta natura erakusten dituzten bidaiak sortzen ditugu, abentura eta benetako konexioa bilatzen duten bidaiariei leku eta une ahaztezinak erakutsiz. 

Irteera itsasontzian Karibeko hondartzetatik

Hiriko merkatuak ezagutzea

Mendi eta ur-jauzien arteko ibilaldiak

Hondartza paradisiakoetan atsedena

Panamako gastronomia

Zure erritmora bidaiatzeko denbora librea 

Fauna parke naturaletan ikusteko aukera

Ezagutu gure historia

Nakama: The Travel Makers-ekin zure bidaia zuk imajinatzen duzuna bezalakoa izango da. 

Nolako esperientzia bilatzen ari zara?
Abentura bidaiak (kirolak, trekkingak, etab.)
Bidaia kulturala (museoak, historia, etab.)
Erlaxazioa eta ongizatea (yoga, hondartza...)
Luxua eta esklusibotasuna
beste batzuk
Non lo egin nahiko zenuke?
Hotel ekonomikoetan
Maila ertaineko hoteletan
Luxuzko hoteletan
Boutique hoteletan
Apartamentuetan
Berdin zait
Nola nahiago duzu mugitzea helmugan?
Garraio publikoan
Garraio pribatuan
Autoa alokatu
Esperientzia mistoa
Nolako bidaia nahiago duzu?
Gida batekin (tour gidatuak)
Nire kontura ibili
Konbinatua
Bidaiaren erritmoa
Motela- leku bakoitzean egun desberdinak
Erdibidekoa- ekintza batzuk eta atsedena
Gomendioak gustatzen zaizkit
Nola nahi duzu zurekin kontaktatzea?
Email bidez
Whatsapp
Telefono deia
Bideo deia
Zein da zurekin kontaktatzeko momenturik onena?
bottom of page