top of page

HEGOALDEKO BAJA KALIFORNIA

Azaroaren bukaeran Hegoaldeko Baja Kalifornian naturaren ikuskizun berezienetako bat gertatzen da: 

sardina-bankuak, marlina, marrazo balea, itsas otsoak

eta planetako itsas ekosistemarik bizienetako bat.

Eta elkarrekin biziko dugu. 

2026ko azaroaren 28tik abenduaren 6ra

9 egun / 8 gau

cola ballena jorobada
lobos marinos la reina
garza
cardones

Bidaia honen osagaiak

Momentu zehatza (eta horren garrantzia)

Dena gertatzen den unea

Aukeratutako urte sasoia ez da kasualitatea. "Sardine Run" bezala ezagutzen den garai honetan Magdalenako badia sardina-banku eta hauek ehizatzen ari diren marlinez betetzen da. Ikusten oso zaila eta errepikaezina den  natura ikuskizuna. 

Hau da unea. 

20250801_122729.jpg
surfa santa catalina panama
calles
banco sardinas

Eragin positiboa

Modu jasangarriago batean bidaiatzea nahi?

Nakamako bidaiarientzako benetako esperientziak eskainiz eta tokiko komunitateei benetako onurak emanez konektatzen duen turismo batean sinesten dugu. Horregatik, gure bidaietan izena emanez, zure helmugan ezagutuko dituzun tokiko proiektu eta elkarteekin lankidetzan ari zara.

surfa santa catalina panama
calles
avistamiento

Munduko akuarioa

Santutegi berreskuratua

Munduko akuario deitzen diote, eta guk gure begiekin ikusi nahi dugu. Hori dela eta, Cabo Pulmon egingo dugu urpekaritza, planetan ondoen kontserbatutako itsas ekosistemetako batean. 1995ean, bertako komunitateak erabaki erradikal bat hartu zuen: eremu osoan arrantza debekatzea. Urte gutxiren buruan, gaur egun mundu osoan aztertzen den zerbait gertatu zen: arrain kopurua biderkatu egin zen, espezieen tamaina handitu egin zen, harrapari handiak itzuli ziren eta arrezifea bere onera etorri zen. 10 urtean, itsasoko biomasa % 400 baino gehiago hazi da.

lobos marinos

Biziko duzuna

eta berezi egiten duena

  - Bizitzaz betetako arrezifeak ikustea

- Munduko itsas ikuskizunik handienetariko bat ikustea

- Nakama abentura talde txikian, gehienez 10 pertsona

- Dena xehetasunez antolatuta dagoenaren lasaitasuna

avistamiento

Bidaia hau desberdin egiten duena

Ez da helmuga, nola bizi duzun baizik. 

Kultura, gastronomia eta natura basatiaren konbinazioa bizitzeko diseinatutako ibilbidea. Esperientzia turistikoetatik ihesi, herrialdea benetan konektatzen duen talde batekin biziko dugu. Leku berriak gure erritmora biziko ditugu.  

surfa santa catalina panama
calles
delfines

Talde txikiak

Zure familia berria

Talde txikietan bidaiatzerakoan bidaiarien arteko konexioa handiagoa dela uste dugu, eta oso azkar sentitzen zarela Nakama familia berriaren parte. Horregatik, bidaia honetan, taldea gehienez 10 bidaiarikoa izango da. 

surfa santa catalina panama
calles
cardones

Ez da beharrezkoa urpekaritza ziurtagiria izatea bidaia honetan bat egiteko

Bidaian sartzen dena

Bidaian sartzen ez dena

Bidaiako ostatu guztiak

Gau bat hondartzan akanpatuko dugu

6 desayunos, 3 almuerzos y

1 cena

La Ventanan itsas safaria (garraio eta ekipamendua barne)

Cabo Pulmon urpekaritza (garraio eta ekipamendua barne)

Bidaiari buruzko gida informazio zehatzarekin; helmuga, ibilbidea, motxilaren prestaketa...

Marrazo balea eta itsas otsoak ikustera irteera (garraio eta ekipamendua barne)

Esperientziaren argazki eta bideoak

Magdalena badian bizitza basatiaren espedizioa (garraio eta ekipamendua barne)

Bidaiaren diseinu eta koordinazio zerbitzua helmugan

Helmugako herrialdeko komunitateko proiektu bati laguntzea

La Paz- Magdalena badia- Cabo Pulmo- La Ventana- La Paz garraio pribatua

Ongi etorri Kit-a

Hegaldiak helmugara (La Paz, Hegoaldeko Baja Kalifornia)

Nazioarteko bidaia asegurua (derrigorrezkoa)

Aurreko atalean aipatu ez diren jatorduak

Ziurtagiri gabeko urpekariek 23 €ko kostu gehigarria izango dute (bautismo)

Zehaztu gabeko propinak

Zehaztu ez diren bestelako gastuak

Utz iezaguzu zure emaila eta bidaiaren xehetasun guztiak
bidaliko dizkizugu

¿Qué viaje te interesa?
Panamá Verano
Colombia
Baja California Sur
Panamá Navidad
Panamá Kite Experience

Nik ere joan nahi dut!

Gure bidaiariek diotena

"Oso gomendagarria atzerrira bidaiatzeko lehen urratsa emateko"

"Niretzat pertsonalki abentura oso aberasgarria izan da... Lehen aldi asko partekatu ditut ezezagunekin, eta azkenean lagun min bihurtu dira. Berriro egingo nuke; esperientzia zirraragarria izan da"

DSC00471 (1).jpg

Jon

"Nakamak parte-hartzea eta talde-espiritua sustatzen ditu, giro atsegin eta kolaboratiboa sortuz"

"Ainhoa eta Maider oso ulerkorrak izan dira pertsona bakoitzaren behar eta lehentasunekin, aurreikusi gabeko gertaerak konpontzen lagunduz eta erritmo desberdinetara egokituz"

DSC00019.JPG

Nerea

"Gauzarik onena erosotasun eremutik ateratzera behartzen zaituen jarduera aniztasuna izan da"

"Esperientzia honetan gehien gustatu zitzaidana zuen energia ona izan zen, benetakoak eta bertakoak (eta ez hain turistikoak) diren esperientziak ezagutzeko aukera, eta erosotasun eremutik irten eta gauza berriak probatzera behartzen zaituzten jarduera anitzak. Ridikuloa egin genuen, eta baita geure buruez barre ere"

DSC00010.JPG

Rita

Panama imajinatzen duzuna baino askoz gehiago da!

Bere esentzia deskubritu

Panama Bocas del Toro, kanala eta bere giro karibearra baino gehiago da eta deskubritzen lagunduko dizugu. Ba al zatoz? 

Aukeratutako urte-sasoia

Abuztua euri sasoia da Panaman, baina sasoi honek badu harrituta utziko zaituen zerbait. Izan ere, ekaina eta urria bitartean, ozeano pazifikoan baleak ikus daitezke. 

Panamako kanala nabigatzea

Gizateriaren ondarea den Panama hiriko alde zaharra bisitatuko dugu, Panamako kanalean nabigatu eta bertako janari tipikoa dastatuko dugu. 

Karibe, Karibe

Ez ditugu ohiko leku karibearrak bisitatuko. 

Karibeko oihan batean ibilaldia egingo dugu naturan aditua den gida batekin eta bertan egingo dugu lo, oihaneko izakiez inguratuta. 

Kongo kultura eta bere danborrekin bibratuko dugu. 

 

bottom of page