NAKAMA MANIFESTUA
Ez gara ezertan adituak, baina denetarik egiten dugu. Eta zuk ere denetarik egin dezazun nahi dugu.
Bidaiatzeko, ezagutzeko eta konektatzeko grinatik sortu da Nakama. Ez gara bidaia-agentzia bat; diseinu, aholkularitza eta akonpainamendu zerbitzu bat gara. Lehen aldiz biziko ditugun esperientziak bilatzen ditugu. Bidaiatzea leku berri bat ezagutzea baino gehiago dela uste dugu; bidaiatzea leku bat bizitzea eta habitatzea dela sentitzen dugu, norberarena egitea.
Nakamarekin bidaiatzea abentura berrietan murgiltzea da, esperientzia berriak besoak zabalik hartzea eta bizitakoa jendearekin konpartitzea.
Nakamaren zergatia
“Nakama” hitzak, japonieraz, lagun edo aukeratutako familia esan nahi du. Eta hori da guk eraiki nahi duguna; elkarrekin mundua deskubrituko duen bidaiari talde bat. Gure bidaietan sentitzen duguna gurekin bidaiatzera ausartzen direnekin konpartitu nahi dugu.
Bidaiaren hasieran bidaia-kideak izango gara, baina bukaeran familiakide bihurtuko gara.
Gure baloreak
Elkarbanatzea eta konektatzea:
Elkarbanatzeak bidaia aberasten duela uste dugu, eta gure abenturetan gure taldekideekin ez ezik, bertako komunitateekin ere konpartitzeko aukera izango dugu.
Dibertsioa, gure esperientzien motorra:
Momentua bere osotasunean bizitzeko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko ezinbestekoak dira gozamena eta momentu dibertigarriak. Dibertigarria ez bada, ez da guretzat.
Benetakotasuna:
Benetako esperientziak bizi eta sustatzen ditugu, lekuekin eta kulturekin errespetuz konektatuz.
Talde lana:
Gure abenturazaleen esperientzia maila desberdinetara egokitzen gara guztiok taldearen parte senti gaitezen.
Jasangarritasuna:
Turismo arduratsua sustatzen dugu, bisitatuko ditugun komunitate eta inguruak errespetatzen eta baloratzen dituena.
Etengabeko ikaskuntza:
Bidaia bakoitza modu kolektiboan nahiz pertsonalean hazteko aukera bat da, esperientzia transformaziorako baliatuz. Erronka berriak aurkeztuko zaizkigu, “erosotasun-zona”-tik irten eta norberaren alderdi berriak deskubritzeko.
Errespetua eta enpatia:
Nakama esperientzien oinarria. Pertsona, leku eta kultura guztietara errespetuz eta enpatiaz hurbilduko gara, desberdintasunak baloratuz eta horiengandik ikasiz.
Nor da Nakama bidaiari bat?
Gure bidaiariek esperientzia bat bilatzen dute. Ez dira turista soilak, lehen aldiz biziko dituzten esperientzia esploratzaileak baizik.
Nakama bidaiariek ezaugarri hauek dituzte:
-
Erronka berriak beldurrik gabe probatzera ausartzen dira, adituak edo hasiberriak izan.
-
Ikasteko, elkarrekin hazteko eta elkarbanatzeko komunitate baten bila ari dira.
-
Bidaia helmuga, bidea eta bidaia osatzen duten pertsonak direla ulertzen du.
-
Inprobisazioaz gozatzen dute eta ezustekoen aurrean jarrera baikorra erakusten dute.
-
Antolaketa baloratzen dute, baina malgutasuna ere.
-
Istorio, gaitasun eta momentu onak konpartitzeko gogoz bidaiatzen du.
-
Taldearekin konpromezua hartzen dute, energia, errespetua eta gozatzeko gogoa eskainiz.
-
Abentura pasioz, errespetuz eta ilusioz bizitzen dute.
Bidaiatzea mugitzea baino gehiago da; bidaiatzea transformatzea da. Nakama mundua ikusteko modu bat da. Komunitate bat da. Abentura berri bakoitza konektatzeko eta hazteko aukera ematen duen espazioa da. Lehenbiziko aldi bakoitzak bizirik gaudela sentitzea eragiten digun espazioa.
Gainera, ez duzu bakarrik egingo.
Ezezagunekin bidaiatuko duzu, baina Nakama bezala itzuliko zara.
Nakama: The Travel Makers.
Maider eta Ainhoa