Aztarna positiboa utziz bidaiatzea: nola bidaiatu ozeanoa kaltetu gabe
- Nakama

- 4 days ago
- 2 min read
Nakaman bidaiatzea lekuak deskubritzea baino gehiago dela pentsatzen dugu. Bidaiatzea munduarekin erlazionatzeko modu bat da. Eta horrek galdera garrantzitsu bat dakar: nolako aztarna uzten dugu bisitatzen ditugun lekuetan?
Itsasoa maite dugu. Gure abenturetan urpekaritza, surfa eta igeri egiten dugu. Itsasoak mugitzen, konektatzen eta transformatzen gaitu. Baina ondo dakigu ekosistema hauskorra dela, eta keinu txikienek ere espero duguna baino eragin gehiago izan dezaketela. Horregatik, bidaiatzerakoan modu jasangarrian eta kontzientean egitea aukeratzen dugu.
Modu jasangarrian bidaiatzea: helmugaz haratago
Modu jasangarrian bidaiatzea pentsatzen dugunean plastikoen erabilera murriztea, ostatu arduratsuak eta ekonomia lokalari laguntzean pentsatzen dugu.
Baina bada egunerokotasunean egiten dugun zerbait, ikusten hain erreza ez dena, eta garrantzi handia duena: gure azalean daramaguna
Izan ere, eguzkitako kremek itsasoari kalte egiten diote.
Eguzkitako kremak ozeanoan duen ezkutuko eragina
Eguzkitako krema arrunt askok urarekin kontaktuan daudenean itsas ekosistemak kaltetzen dituzten osagai kimikoak dituzte.
Batez ere,
Koralak
Arrainak
Ozeanoaren orekarentzat ezinbestekoa den bizitza
Kalkuluen arabera, milaka tona eguzki krema isurtzen dira ozeanoetan. Eta keinu txikia dirudien arren, inpaktua izugarria da.
Eta, zein dira saihestu beharreko osagaiak?
Oxybenzone
Octinoxate
Beste disruptore endokrino batzuk
Konposatu horiek korala eta itsasoko bizitza kaltetzen dute. Hori dela eta, geroz eta jende gehiagok ozeanoarekin errespetuzkoak diren alternatibak bilatzen ditu.
Alternatiba erreala: itsasoa babesten duen eguzkitako krema
Eta honela topatu dugu Stream2Sea.
Marka hau 2015ean sortu zen, haren sortzailea den Autumn Blum kosmetika kimikaria, urpekaritzako bidaia batean, erabiltzen zituzten produktuek ozeanoa kaltetzen ari zirela konturatu zenean.
Harrezkero, gaur egun reef safe eguzkitako krema gisa ezagutzen dugun zerbait garatu zuten; arrezife eta itsas ekosistemetan duten eragina minimizatzeko formulatutako produktuak.
Baina bada kontuan hartu behar dugun zerbait: reef safe etiketarekin ikusten ditugun produktu guztiek ez dute ozeanoa babesten. Stream2Sea-k honako hauek kontuan hartzen ditu bere produktuak sortzerako garaian:
Osagai toxiko ezagunik gabeko formulak
Zinc-a bezalako iragazki mineralak
Produktu biodegradagarriak
Inguruneko eragina gutxitzeko ikerketa
Edukiontzi arduratsuagoak
Ingurunea eta zure azala zaintzea
Gainera, gure bidaietan produktu desberdinak erabili ostean, badira Nakama kuttunenak diren bi:
Nola bidaiatu ozeanoa kaltetu gabe (garrantzia duten aldaketa txikiak)
Dena ondo egitea zaila dela badakigu, baina hobetzea nahi badugu, ondorengo hauek aplikatzen hasi beharko gara:
Eguzki babesle ekologikoa aukeratzea
Erabilera bakarreko plastikoak murriztea
Itsas fauna eta landaredia errespetatzea
Bidaiatu aurretik informatzea
Erabaki txikiak, baina inpaktu handia dutenak.
Gure Nakama konpromezua
Nakama bidaietan naturarekin benetako konexioa dugu. Eta defendatzen dugunarekin koherentzian bidaiatzen jarraitu nahi dugu.
Hori dela eta, hemendik aurrera, gure bidaiariek beraien ongietorri Kit-ean Stream2Sea produktuak jasoko dituzte. Opari bat baino, gure filosofiaren parte da: Gozatuz bidaiatzea, baina zainduz ere.
Hori gutxi balitz, planetarekin erlazionatzeko modua aldatzen ari diren emakumeek lideratutako proiektuei indarra emateak inspiratu egiten gaitu
Eguzki-babesle jasangarrian deskontu esklusiboa
Zure bidaietan aldaketa txikiak egiten hasteko prest bazaude, badugu zerbait zuretzat:

Ozeanoa hobeto zaintzeko aholku batzuk
Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, Stream2Sea-ren bloga gomendatzen dizugu. Bertan jasangarritasun eta ozeanoen inguruko informazioa partekatzen dute:

Comments