Ez ditugu helmugako herrialdeak bakarrik aukeratzen: horiek bizitzeko une perfektua aukeratzen dugu
- Nakama

- Jun 28
- 2 min read
Bidaia bat egitea pentsatzen dugunean nora joan nahi dugun galdetzen diogu gure buruari: Mexiko, Panama, Kolonbia, Guatemala...
Baina bada garrantzitsuagoa den galdera bat:
Noiz ezagutu herrialde hori?
Leku bakoitzak xarma desberdina du urte sasoiaren arabera.
Argia desberdina izan daiteke.
Natura aldakorra da.
Eguraldiak ekintza batzuk edo beste batzuk egitera gonbidatzen du.
Lekuko giroa eta energia desberdinak izan daitezke.
Horregatik, Nakaman ez zaitugu leku batera eraman nahi. Leku horrek zerbait berezia eskaintzeko duen unean eraman nahi zaitugu.
Helmugako herrialdearen uneri onenean bidaiatzea
Leku bakoitzak une bereziak dituela pentsatzea gustatzen zaigu.
Dena orekatuta dauden momentuak: klima, paisaiak, bizi daitezkeen esperientziak, bertakoek inguruaz gozatzeko modua...
Eta hor jaiotzen da, hain zuzen ere, gure bidaien magia: bertan egoteko unerik aproposena aukeratzea.
Ez ditugu herrialdeak zerrendatik ezabatu nahi.
Errepikaezina den zerbait eskaini ahal digutenean bizitzea da bilatzen duguna.
Hegoaldeko Baja Kalifornia azaroan: naturaren unerik basatiena
Zoazen garaian zoazela, harrituta uzten zaituen helmuga horietako bat da Hegoaldeko Baja Kalifornia. Baina azaroan azaltzen oso zaila den zerbait gertatzen da. Izan ere, "Sardine Run" izenez ezagutzen den sasoian bidaiatuko dugu, mugimendu, bizitza eta ikusteko zailak diren natura fenomenoak gertatzen diren unean.

Panama gabonetan: urtea bukatzeko modu desberdina
Guretzat gabonak hotzak diren arren, Panamak esperientzia desberdina eskaintzen digu.
Abendua herrialdea ezagutzeko garairik onenetarikoa da; egunak eguzkitsuak, itsasoa eder eta naturak bere alderik politena erakusten digu.
Gainera, data hauek urtea ohituta ez gauden era batera bukatzeko aukera ematen digute, esperientzia berriak biziz eta hasieran ezezagun baina abenturaren parte izaten bukatzen duten jendeaz inguraturik.
Panama Kite Experience: haizearen unerik bereziena
Bidaia batzuk naturaren menpe daude. Eta Kitesurf bidaia hau horietariko bat da. Izan ere, garai honetan haizearen baldintzak aproposenak dira esperientzia honetaz gozatzeko eta hortaz, datarik egokienak aukeratzea ezinbestekoa da.
Eta hori da bidaia bakoitzarekin bilatzen duguna: testuingururik onena sortzea esperientzia perfektua izan dadin.

Ez ditugu bidaiak antolatzen. Horiek bizitzeko momentuak diseinatzen ditugu
Gure esperientzia daten atzean logistika baino gehiago dago. Esperientzia guztiak guk bizitzen ditugu lehendabizi, bertakoekin hitz egiten dugu eta etengabe egiten dugu galdera bat dago:
Noiz da leku hau modurik berezienean bizitzeko momenturik onena?
Ez dugulako nahi zuk edozein helmuga ezagutzea.
Itsasoa biziago dagoenean eraman nahi zaitugu, naturak bere aurpegirik onena erakusten duenean edo esperientzia batek inoiz baino zentzu handiagoa duenean.
Horregatik ez dugu aukeratzen nora bidaiatu bakarrik.
Noiz egin ere aukeratzen dugu. Izan ere, askotan, bidaia polit baten eta ahaztezin baten arteko aldea hortxe dago: une egokian iritsi izana.
Hurrengo Nakama bidaiak
Hau irakurri ondoren Latinoamerika unerik onenean bizitzeko gogoa sortu bazaizu, hauek dira gure hurrengo bidaiak:
Hegoaldeko Baja Kalifornia | 2026ko azaroa
Ozeanoa biziago dagoenean eta itsasorako irteera bakoitzak ezustekoak ekar ditzakeenean.
Panama gabonetan | 2026ko abendua
Panamá Kite Experience | 2027ko urtarrila
Haizeak Kitesurf-az eta abenturaz gozatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzen dituenean.
Esperientzia hauetan izena eman nahi al duzu? Deskarga ezazu informazio guztia hemen.

Comments