top of page

Bidaia- aseguru on bat nola aukeratu?

  • Writer: Nakama
    Nakama
  • Jul 4
  • 2 min read

Gure bidaia antolatzea tokatzen zaigunean hegaldi merke eta leku berezien bila denbora asko pasatzen dugu. Baina bada bukaerarako uzten dugun zerbait, eta batzuetan ahaztu egiten duguna: bidaia-asegurua. Eta ezusteko batek gure bidaia hondatzen badu hasi aurretik edo kanpoan gaudela? 


Garrantzitsua da jakitea bidaia-aseguru batek gure bidaian sortzen diren ezustekoetatik babesten gaituela.

Gehienok atzerriko osasun edo gaixotasun kontuekin lotzen ditugu bidaia-aseguruak, baina aseguru horiek beste egoera batzuetan ere estaldura ematen digute, hala nola atzerapenetan, ekipaje-galeretan...

Denok pentsatu izan dugu noizbait 7 egunez bidaiatzeko ez dela beharrezkoa aseguru bat kontratatzea, izan ere, zer gerta dakiguke hain denbora laburrean? Bada, bidaiaren helmuga eta iraupena kontuan hartu gabe, ezinbestekoa da abenturaren aurretik eta bitartean estaldura ona izango duen aseguru bat kontratatzea.



Bidaia hasi aurreko ezustekoen kasuan, aseguru on bat kontratatu izanak erraztu egiten digu tramiteak egiterako orduan, baita ezusteko horien erruz disfrutatu ezin izango dugun dirutxo bat aurrezteko orduan ere. Imajinatu, bidaian irten aurretik, ezinbestean bertan behera utzi behar dugula gure bidaia, baina ez dugula asegururik kontratatu. Zer gertatuko litzateke? Bada, pasatzen ari garen momentu txarrari, bidaian inbertitutako dirua galtzeak sortuko ligukeen amorrua gehituko geniokela. Estaldura on batekin, tramite hori errazago kudea genezake, eta, gainera, inbertitutako diruaren zatiren bat ere jaso genezake.


Helmugan gaudenean, etxetik kanpo egonda kudeatzeko zailagoak egiten zaizkigun gauzak ere gerta daitezke; ziztada batek itxura onik ez badu nora joan, zer egin gaixorik bagaude eta zentro mediko batera joan behar badugu... Aseguru batekin, gure bidaia-asegurua arduratuko da izapide horiek guztiak kudeatzeaz, eta prozesua erraztuko digu.


Baina, dauden aseguru guztiekin, nola aukeratu on bat? Zer estaldura mota eskaini behar digu kontratatutako aseguruak?

Garrantzitsua da argi izatea guretzat zer den ezinbestekoa, eta hori kontuan izanik, gure beharrak hobeto beteko dituen asegurua kontratatuko dugu.

Gure kasuan, bidaia-aseguru baten estaldurarik garrantzitsuena helmugan duen laguntza medikoa da. Atal honetan ondo informatu behar dugu ea aseguruak eskaintzen duen estaldura nahikoa izango den bidaiatzen dugun herrialdean. Herrialde guztiek ez dituzte kostu mediko berdinak, eta, horregatik, ezinbestekoa da jakitea zerbait gertatzen bazaigu, gure aseguruak bere gain hartuko dituela kostuak, eta ez dugula inolako kostu gehigarririk ordaindu beharko.

Aseguruaren arreta gure hizkuntzan izatea ere garrantzitsua da, prozesua errazteko.


Beste puntu garrantzitsu bat aberriratze sanitarioa da. Bai, badakigu gai honek oso gorputz txarra jartzen duela, baina, zoritxarrez, gerta daiteke, eta ziurtatu behar dugu gure aseguruak gure herrialdera eraman dezakeela gure gorputza, inolako kostu gehigarririk gabe, eta, ahal dela, senide batek lagunduta egin dezakeela.

Abentura-kirolek duten estaldurari ere begiratu behar diogu. Egiten ditugun bidaietan beti egon daiteke abentura-jarduera edo -kirol bat; urpekaritza, raftinga, surfa... bidaia-aseguruek ere estaldura eskain diezagukete jardueraren batez gozatzen ari garen bitartean gerta daitezkeen ezustekoetan. Kasu batzuetan, kontratatutako bidaia-aseguruek ez dizkigute estaltzen egin nahi ditugun jarduera guztiak, eta, beraz, zer estaltzen duten eta zer ez argi izan beharko dugu. Praktikatu nahi dugun kirolen bat estaltzen ez badute, irtenbideren bat bilatu beharko dugu jarduera hori aparteko aseguru batekin estaltzeko.


Bidaia bertan behera utzi behar badugu,bidaia-asegurua hegazkin-txartela erosten duzunetik gehienez 7 egunera kontratatzea komeni da, eta, horrela, ondo estalita egotea itzulketa posible horiek gertatzen direnerako. Hala ere, kasu hauek berezi xamarrak dira eta ondo begiratu beharko dugu kontratatutako polizak "baliogabetze-gastuak" edo "ezeztapenak" dituen edo ez. 


Laburbilduz, argi dago bidaia-aseguru on bat aukeratzeari denbora eskaini behar diogula. Zerbait gaizki ateratzen denean bakarrik baloratzen dugun erabaki horietako bat da... baina arazo asko (eta dirua) aurreztu ahal dizkigu.


コメント


この投稿へのコメントは利用できなくなりました。詳細はサイト所有者にお問い合わせください。
bottom of page