top of page

Bakarrik baina taldean bidaiatzea: aukerarik onena abenturazaleentzat

  • Writer: Nakama
    Nakama
  • May 11
  • 2 min read

Gizakiak izaki sozialak gara. Egia da askotan bakarrik egotea eta gure espazioa, intimitatea, isiltasuna... behar ditugula. Baina premia horiek asetuta ditugunean jendez inguratzen gara berriro.


Gure egunerokoan jende berria ezagutzea lan zaila izan daiteke, errutinak gure zirkulu soziala irekitzera mugatzen baikaitu. Urtean zehar, talde-jardueretan izena ematen dugu, aktibo egoteko eta, bide batez, jende berria ezagutzeko. Baina oporraldia heltzean, bidaiaren bat egin nahi dugu, ez daukagu norekin eta ez dugu bakarrik egin nahi. Eta horregatik sortu ditugu Nakamaren talde-bidaiak, jende berria ezagutu dezazun eta, aldi berean, esperientzia berriak bizi ditzazun.

Eta zure buruari galdetuko diozu, zein onura ditu bakarrik baina taldean bidaiatzeak? Bada, baditu batzuk eta jarraian kontatuko dizkizugu.


Bakarrik bidaiatzea erabaki ausarta da eta bertigoa ematen du. Herrialde berri bat ez ezik, norberaren bertsio berri bat ere esploratzea da.

Oreka perfektua


Bidaiatzea ezagutzen dugun esperientziarik zirraragarrienetako bat da, abentura oso bat bere hortan, eta bakarka egiteak bere grazia duen arren, bidea beste pertsona batzuekin partekatzeak une ahaztezinak biderkatu ditzake. Taldean bidaiatzea konektatzea, ikastea eta ondo pasatzea da.



Horrelako abentura partekatuetan ezezagunekin elkartzen zara, pixkanaka bidelagun, abentura-konplize eta, askotan, bizitza osorako lagun bihurtzen direnekin. Zure kabuz mugitzeko askatasunaren eta bakarrik ez zaudela jakiteko segurtasunaren arteko oreka perfektua da. Bakarrik bidaiatzea da... baina taldean. Eta konbinazio hau izugarria da.


Alde batetik, zu zeu izateko espazioa eta aukera ematen dizu, zure pentsamenduekin, erabakiekin eta deskubritzeko gogoarekin. Inork ez du ezer espero zugandik, ez dago ezarritako rolik. Baina, aldi berean, zure abentura-lagunak zu bezala bizitzen ari dira; pertsona horiek ere zerbaiten bila atera ziren, eta zurekin gurutzatu ziren bidean.


Bisitatzen dugun edozein herrialdek paisaia eta ibilbide harrigarriak izan ditzake, baina edozein bidaiaren gauzarik eraldatzaileena lekua ez dela ahazten dugu, baizik eta bidean bidelagun ditugun pertsonak.

Abenturaren sostengua


Gainera, taldean bidaiatuz gero, segurtasun-sentsazioa areagotu egiten da, tentsioa ahaztu egiten zaizu eta zure gorputza momentuaz eta datorrenaz gozatzeko prestatuta dago.




Ezustekoen aurrean lagunduta egotea ere garrantzitsua da; arazoa hobeto konpon daiteke lagunduta eta egon daitezkeen konponbideak elkarrekin aztertuta. Taldeak eutsi egiten digu, eta batzuetan bultzatu ere egiten gaitu.


Talde-bidaietan beti dago etxean ahaztu duzun zerbait duen taldekideren bat; entxufearen egokigailua, eltxoentzako uxatzailea... edo eguzki-krema bizkarrean ematen dizuna! Une horietan zure aingeru zaindariak bezalakoak dira, ez dakizu zer egingo zenukeen lagun horiek gabe.


Esperientziak, barreak eta sorpresak lagunartean gehiago gozatzen dira. Imajinatu hondartza batean zaudela, zeruertzera begira, eta urrutian balea bat salto egiten ikusten duzula. Ilusio hori partekatu nahian zure ingurura begiratu eta han topatzen dituzu zure bidaideak zure aurpegi berarekin. Euforia eta oihu partekatu horiek ez dute preziorik.


Sozializatzeak, istorioak partekatzeak, beste ikuspegi batzuk entzuteak... aberastu egiten gaitu.

Besteengana, haien ikuspuntuetara, ohituretara eta zalantzetara zabaltzeak hazten laguntzen digu, gehiago ulertzen eta, funtsean, guztiok gauza beraren bila gabiltzala gogorarazten: bizirik eta lagunduta sentitzea.


Zalantzarik gabe, ezezagunekin bidaiatzea itsuan ematen duzun pausu bat da. Askatasuna eta pertenentzia ematen dizkizu. Indibidualtasuna eta komunitatea. Bertigoa eta babeslekua dira aldi berean.


Eta, azkenean, bidaiarik onenak beti urrunago eramaten zaituztenak ez direla konturatzen zara, baizik eta besteengana, mundura, zeure barnera gehien hurbiltzen zaituztenak.


Prest al zaude esperientzia eraldatzaile bat bizitzeko?

Σχόλια


bottom of page